Lizardiren Baratza

Informações:

Sinopsis

Jose Luis Padronek aurkeztutako poesiari buruzko saioa.

Episodios

  • Bizia irakasten

    21/05/2024 Duración: 57min

    Rafeef Ziadah, Fadwa Touqan edota Ghayath Almadhoun bezalako poeta palestinarrek gorroto guztien gainetik, elkarbizitza zer den munduari egunero irakasten poesiaren bidez....

  • Manttalingo alaba: oroitza eta aitortza

    14/05/2024 Duración: 57min

    Mikel Etxabururen poesia lan berria, "Manttalingo alaba" (Pamiela, 2024), Saturrarango emakumeen kartzelan preso egondakoei eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia....

  • Harkaitz Cano, poema irakurraldia

    07/05/2024 Duración: 58min

    Harkaitz Canok irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko poesiaren alorrean. Canok saria eskuratu du "Ulu egiteko bolondres bila" (Susa, 2023) lanarekin. Miramongo estudioetan izan da egilea, eta irakurraldi berezia prestatu dugu berekin....

  • Errobiren lekukotasuna 

    30/04/2024 Duración: 57min

    Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute....

  • Zakur Zaunkak, irakurraldi musikatua

    23/04/2024 Duración: 57min

    Bigarren poema liburua eman du argitara Iñaki Irazuk, Susa argitaletxean: "Zakur zaunkak". Joan den otsailean irakurraldi musikatua egin zuten Donostian, PoetiKa zikloaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ekitaldi Aretoan, Iñaki Irazu poetak eta Jabier Muguruza musikariak. Irazuk bere azken liburuko poemak irakurri, eta tarteetan Muguruzak hiruzpalau pieza jo zituen akordeoiarekin....

  • Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (eta 2) 

    16/04/2024 Duración: 57min

    Ipuin irakurraldia: Aintzane Usandizaga, Harkaitz Cano eta Joseba Sarrionandia, Gasteizko Aldekoa jaialdiaren barruan....

  • Aldekoa, Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia (1) 

    09/04/2024 Duración: 57min

    Marijo Olaziregi irakaslea, Irati Majuelo eta Nagore Fernandez ikerlariak, eta Mikel Aierbe irakaslea bildu dira jaialdiaren lehenengo ekitaldian, euskal ipuingintzari buruz aritzeko....

  • Arestian, egun..!

    02/04/2024 Duración: 58min

    Andoni Egaña bertsolariak, Aitor Furundarena musikariak eta Andoni Salamero olerkari-esatariak  'Arestian, egun...!' ikuskaria ondu dute, Gabriel Aresti poetaren omenez....

  • Lizardiren baratza (2024/03/26)

    26/03/2024 Duración: 57min

    Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...

  • Eduardo Chillida: eman ta zabal zazu

    19/03/2024 Duración: 57min

    2024an ospatzen da Eduardo Chillida euskal artista entzutetsua jaio zeneko mendeurrena. 'Zuhaitzaren antzerakoa naiz –esan ohi zuen–. Sustraiak hemen nire herrian ditut, adarrak, berriz, munduari irekita zabal-zabalik'....

  • Gorka Setien, matxinadaren hitz

    12/03/2024 Duración: 56min

    Bost poesia liburu eman zituen argitara; Hernanin sustraitutako poeta eta irudigilea 2024ko otsailean hil zen, 65 urterekin. ...

  • Itxaro Borda: mugak gainditzen

    27/02/2024 Duración: 59min

    Itxaro Borda euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak, eta hain zuzen, iragan urrian egin zuen sarrera hitzaldia, Baionan. "Mugari tirorik ez" izeneko idazlana irakurri zuen bere sortzaile ibilbidean idatzi dituen olerkiak eta muga hitzak bere baitan izan dituen eraginak sakonduz. ...

  • Markos Gimenoren 101 letrakartel 

    20/02/2024 Duración: 57min

    Markos Gimeno artista polifazetikoaren obraren gainean solasaldia egin zuten Ermuko Infreñu tabernan. Solasaldia Libe Solozabalek gidatu zuen, Joseba Sarrionandia eta Iratxe Ugalde lagun zituela. ...

  • Joxan Artze... espirituz ere bai!

    13/02/2024 Duración: 57min

    Andoni Salamero olerkariak eman digun testigantzak 39 urtez landutako Artzeren lotura espiritual sakonean, alderdi ez hain ezagun horretan argi egitea bilatzen du....

  • Xabier Montoia: XXI. mendeko uzta

    06/02/2024 Duración: 57min

    "Hiriak eta urteak" poema liburua argitaratu du Xabier Montoiak, Pamielarekin. Hauxe da bere XXI. mendeko uzta....

  • Maite Idirin, herrigintza kantuz

    30/01/2024 Duración: 56min

    Idirinek herrigintzari egindako ekarpena da irratsaioa gidatzen duen gaia. Eta ekarpen hori «kantuz» egin zuen. Emakume borrokalaria, euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen. 80 urterekin hil da.  ...

  • Silvio Rodriguez, euskaraz

    23/01/2024 Duración: 57min

    Nostalgiari, iraganari, abesten diote Jon Maiak eta Silvio Rodriguezek 'Kantu berri bat gara' lanean. ...

  • Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia

    16/01/2024 Duración: 57min

    Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei....

  • Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa

    09/01/2024 Duración: 01h42s

    Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian....

  • Zazpi aldiz elur

    02/01/2024 Duración: 58min

    Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen....

página 1 de 5